Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berresteko aukerak Belgikan sortutako problemak ulertu ahal izateko, lehenik aipatu behar dugu (4.1. atala) Belgikako Konstituzioak Belgikako hizkuntzei emandako estatusa. Konstituzioaren xedapenak Flandriaren hizkuntza- homogeneotasunerako eskaera tinkotik datoz, orain lurralde-osotasunerako desira irmoa bihurtu dena (4.2. atala). Horrek ezinbestekoa egiten du erresumako hiru hizkuntza ofizialek hizkuntza-eremu bakoitzean duten lekua zehaztea eta, ondoren, eremu bakoitzeko “eskualdeko hizkuntzak” edo dialektoak zerrendatzea eta hitz egiten diren esparruak deskribatzea (4.3. atala). Azkenik, ikusiko dugu Belgikako Frantses-hiztunen Komunitatea behin eta berriro saiatu dela estatuak Europako Gutuna onar dezan, bertako hizkuntza endogenoen izenean (4.4. atala).
Lejeune, Y. (2011). Gutuna berrestearen problemak eta ikuspuntuak, 1998-2008 - Belgikaren kasua. In Gobierno País Vasco (Ed.), Eremu urriko hizkuntzen babesa Europan : hamarkada berri baterantz (p. p. 41-61). Servicio Central de Publicaciones del Gobernio Vasco. https://hdl.handle.net/2078.5/155801